home
Altzairuaren eta Ingurumenaren (ACYMA) elkartea Euskal Herriko siderurgiaren alorrean dauden ingurumen-berrikuntzak ikertzeaz eta kudeatzeaz arduratzen da.

1998ko uztailean eratu zuten eta Euskal Autonomia Erkidegoan lan egiten duten siderurgia-enpresa guztiak biltzen ditu. Elkartearen eraketa, hain zuzen, sektorean Garapen Jasangarriaren alde sortutako kezka eta sentsibilitatearen isla garbia izan zen, eta beraz, ingurumenaren, ekonomiaren eta gizarte-ongizatearen arteko oreka iraunkorra sustatzea da bere jardunaren oinarria.
 

Enpresa kide guztien azken helburua honako hau da: produktuak balio-bizitzako eta ondorengo birziklapeneko ingurumen-portaera kontuan hartuta egitea eta garatzea, eta horretan guztian hornitzaile eta bezeroekin lankidetza estuan aritzea. Aipatutako elkartea enpresen ingurumen-jarduna etengabe hobetzen saiatzen da, inguruneaz beti arduratzen da eta baliabide naturalen eta energiaren zentzuzko erabilera sustatzen du.